BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea datorren astean hasiko da

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea datorren astean hasiko da, eta bertan 60 bertsolarik parte hartuko dute. Irailaren 16an izango da lehen zita, Orozkoko Donibane aretoan, eta Lekeitioko Azkue aretoan.

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean Bizkaiko eskualde guztietako ordezkaritza bilduko da. Guztira hamar saio egingo dira fase honetan, bost egunetan, eta sei bertsolarikoak (egun eta ordu berean, herri desberdinetan saio bi egingo dira) eta saio guztiak izango dira 18:30ean izango dira.
Fase honetatik puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketara.

Irailaren 16an Orozkoko Donibane aretoan, eta Lekeitioko Azkue aretoan izango da lehen hitzordua. Lehenengoan Aitor Ruiz Urizar (Lekeitio), Asier Alcedo Cano (Portugalete), Asier Galarza Garai (Muxika), Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga), Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo) eta Joseba Barandiaran Andueza (Bilbo) bilduko dira.

Bigarrenean, Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar), Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa), Jokin Castaños Gonzalez (Galdames), Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo) eta Peru de Pedro Larrea (Gorliz).

Getxon, Busturian, Markinan, Berango, Muxikan, Berrizen, Zallan et Derion izango dira hurrengo saioak.

Informazio guztia: Udabarria Bertsotan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu