MUSIKA

Aupaquartet soka taldeak “Up” diskoa aurkeztuko du Donostian

Igandean, hilak 13, Aupaquartet  soka-bandak Up izenburuko lana aurkeztuko du Donostiako Altxerri aretoan, 19:30etik aurrera. Asier Suberbiola gipuzkoarrak osatu zuen jazz-rock egitasmo hori Habana, Madril eta Tarragonako musikariekin batera.

Up laukotearen estreinako lana da, eta hainbat estilotako (rock, funk, Kubako musika, swing…)  zazpi doinu biltzen ditu, instrumentu klasikoekin onduak. “Lau eta bost sokako biolinekin gitarra elektriko edota saxofoien soinuak imitatzen dituzte eta biolontxelo eta biolarekin tinbal eta baterien soinua lortzen dute”.

Taldea duela sei urte eratu zen, eta oraintsu, Txina izan da, eta 4 milioi pertsona biltzen dituen Shangai Arts Festival edota mundu osoko artistak batzen dituen Shenzen OCT-LOFT jaialdietan parte hartu du.

Musikariok makina bat artistekin aritu dira, tartean, Sara Baras flamenko dantzaria, India Martínez pop kantaria edo Chuchito Valdés, Jerry González eta Javier Colina jazz musikariekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button