BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako “Udabarria Bertsotan” sailkapen fasea atzeratuta

Bizi ari garen alarma egoerak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarria Bertsotan sailkapen fasea atzeratu egingo du, printzipioz irailera arte, “baina denborak esango du orduan egin ahal izango den edo ez”.

Sailkapen fase horretan 60 bertsolarik eman dute izena, eta gainera, eskualde guztiek ordezkaritza izango dute. Antolakuntzak hamar saio ondu ditu fase horretan, eta saio  bakoitzean sei bertsolari arituko dira. Sailkapen faseko hamar saioak bost egunetan jokatuko dira, eta horretarako saio bi egingo dira herri desberdinetan egun eta ordu berean.

Eta horren ostean, Bizkaiko Txapelketa etorriko da, printzipioz, urrian hasiko dena.  Bertan sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala egingo dira.
Kanporaketetara 2016an finalistak eta 2018an finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariak sartuko dira, eta guztira 36 lagunek parte hartuko dute fase horretan. Finalaurrekoetan 2018an finalista izandakoak sartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu