ARTEA

“Geometria soziala”, erakusketa

Pablo San José (Mieres, 1969) eta Cynthia Viera (Las Palmas, 1973) artistek osatzen dute PSJM lantalde artistikoa. Bikoteak Berlinen du bere egoitza, eta bertan lantzen ditu gero mundu osoan zabaltzen dituen obrak. Hala, egun Class Geometry eta American Colors izeneko obrak ikus daitezke apirilaren 26ra bitarte Bilboko Espacio Marzana galerian.

Bi obra horiek Geometria soziala izeneko ikerketa ildo plastikoaren baitan garatu ditu PSJMk, non erabateko murrizketa formaleko konposizioak egiten dituzten datu estatikoetatik abiatuta.

Hala, Class Geometry 3D teknikaren bidez eginiko bideoak dira, eta ezartzen dituzten banaketak klase sozial desberdinak irudikatzen dituzte. Objektu sozial globalaren eboluziorako bi aukera erakusketen dituzte: bata, utopikoa; bestea, berriz, distopikoa. Lan hau, 2011n erakutsi zen estreinakoz Berlineko Whiteconcepts galerian.

American Colors, aldiz, 2009an erakutsi zen, hau ere Berlinen, Lucas Carrieri galerian, hain zuzen. Bost kolorerekin eginiko koadro seriea da. Kolore bakoitzak arraza bat ordezkatzen du. Hala, koadroen koloreen konposizioa AEBetako eta Latinoamerikako zenbait herrialdetako biztanleen, kartzelan daudenen, eta etnia bakoitzaren pobrezia indizearen arabera egin da.

Koadro estatistikoak direla esan daiteke, matematikoki gauzatuak, minimalistak. Kolore bakoitzak esanahi bat adierazten du, irakur daitezkeen artelanak dira. Izenburuetan ere nabari da asmo hori: USA population by race (AEBetako populazioa arrazen arabera) edo USA prision populatión by race (AEBetako kartzeletako populazioa arrazen arabera).

Mural batek eta instalazio “soziopoetiko” batek ixten du Amerikar koloreak seriea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button