BESTELAKOAK

“Imanol Oroituz”, bere heriotzaren 10. urteurrenean

Imanol Larzabal kantaria hil zela hamargarren urteurrena betetzen da aurten eta hura gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Imanol Oroituz elkarteak eta Donostia Kulturak.

Bihar bertan, azaroaren 6an, 19:00etan, Imanol Larzabali buruzko erakusketa zabalduko dute eta hilaren 16ra arte egongo da zabalik. Horrez gain, Imanol, 10 urteko ausentzia dokumentala ere eskainiko dute Imanol Larzabal aretoan, azaroaren 6an, 20:00etan.

Azaroaren 8an, berriz, 19:00etan Imanol Oroituz kontzertu berezia antolatu dute. Honako hauek dira parte hartuko duten kantari, musikari zein bertsolariak: Ainara Ortega, Amaia Zubiria, Andoni Egaña, Arantza Irazusta, Karlos Jimenez, Mikel Andueza, Niko Etxart, Pascal Gaigne, Txema Garces eta Xabier Euzkitze.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button