BERTSOTAN

GBTko lehenengo finalaurrekoa Zarautzen jokatuko da igandean

GBTko lehenengo finalaurrekoa Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian jokatuko da igandean, 17:30an hasita.

Agin Laburu, Alaia Martin, Ander Lizarralde, Beñat Iguaran, Jon Martin eta Unai Gaztelumendi izango dira Aritzbatalde kiroldegiko oholtzara igoko diren sei bertsolariak. Saio horretan aterako diren lehen sailkatuak zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Ilunben jokatuko den finalerako.

Zarauzko saioaren ondoren, hurrengo bi igandeetan jokatuko dira beste bi finalaurrekoak, azaroaren 29an Tolosan eta abenduaren 6an, Eibarren. Fase horretatik aterako da abenduaren 19ko finalean kantatuko duen zortzikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button