BESTELAKOAK

Biblioteka eta jakintza, Koldo Mitxelena Kulturunean

Koldo Mitxelena Kulturunearen fundazioaren hogeigarren urteurrenaren harira, Piedad Solans komisarioak Biblioteka eta jakintza. Artxiboak, mutazioak, konfigurazioak arte-garaikideari buruzko erakusketa ondu du. Erakusketa ikusgai dago Koldo Mitxelenan

Komisarioaren hitzetan “arte garaikidetik abiatuta, artisten begiradak biblioteken funtzio soziokognitiboa, eta eraldaketa historikoak nahiz teknologikoak hartzen ditu, eta pentsamendu, kultura, zientzia eta lengoaiaren transmisio kolektiboaren gune den aldetik, aurre egiten die erronkei”.

Bada, abuztuaren 9ra arte, ondoko lanak ikus daitezke Koldo Mitxelenako erakusketa horretan: Ignasi Aballí, Eugenio Ampudia, Xabier Erkizia, Fernanda Fragateiro, Dora García, Pablo Genovés, Mariam Ghani, Cándida Höfer, Joseph Kosuth, Eva Lootz, Maider López, Ricardo Okaranza, Arrate Rodriguez, Sean Snyder, Montserrat Soto eta Zhou Xiaohu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button