IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren jarduera bereziak

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Michael Caton-Jonesen Asher filmaren aurre-estreinatuko du bihar, bere 25. urteurrena dela eta antolatu dituen jarduera berezien barruan.

Aurre-estreinaldi horrez gain, FANTen 25. urteurrena ospatzeko jardueren artean, Loraldia jaialdiaren eskutik, Iratxe Fresneda zinegile, zine kritikari eta EHUko irakasleak, Lurralde Hotzak aurkeztuko du ostegunean, apirilaren 4an. “Emakume baten bakarkako bidaia da, bere kameraren eta berarekin batera doazen zineko mamuen laguntasun bakarrarekin”. Saioa Arte Eder Museoan izango da, arratsaldeko 19:30ean.

Michael Caton-Jonesen filmak honakoa kontatzen du: Asher, soldatapeko hiltzaile bilakatu den Mossad-eko kide ohia da, eta luxurik gabe bizi da une oro eraldatzen ari den Brooklyn-en. Bere lan ibilbidearen, eta agian bizitzaren, amaieratik gertu, Asherrek gaztetan egin zuen promesa apurtuko du, okertu egin den lan batean Sophie ezagutzean. Izan gura duen gizona bilakatzeko aukera bakarra, bere egunean izan zen gizona hiltzea izango da.

Beste alde batetik, edizio berezi honekin bat etorriz, FANTek Bizkaiko beste udalerri batzuetara eramango ditu aurreko edizioan saritutako zenbait film. Barakaldo, Getxo eta Arrigorriagan ikusiko dira lan horiek apirilaren 4an, 10ean eta 12an, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button