MUSIKA

Ulysses britainiarrek glam, pop eta hard erritmoak zabalduko dituzte gaur Bilbon

Kontzertu interesgarria izango da gaur bilboko Kafe Antzokian. Izan ere, Ulysses rock banda britainiarrak melodiekin josita kantu biziak zabalduko ditu. Emanaldia Kutxa Beltzean egingo da; ateak 19:30ean irekiko dira.

Law & Order izenburuko lana ekarriko dute Bilbora britainiarrek. Iazko ekainean grabatua, gitarra riff sendoekin ondutako pop kutsuko kantuak biltzen ditu. Power-pop, glam, hard rock… askotariko erritmoak nahasten dira taldearen kantu melodiko bezain trinkoetan. Zantzu psikodelikoak ere antzematen dira. The Cars, Thin Lizzy, The Who edo Supergrass taldeen zaleak dira musikari rock’n’roll zale hauek, eta influentzia horiek nabarmen ageri dira haien doinuetan.

Kafe Antzokiaren arabera, “(Ulyssesen kantuetan), gitarra riff izugarriz beteak, 1960ko  hamarkadako popa eta 1970eko harrokeria nahasten dira. Glam nahasketa on bat, The Sweet, Alice Cooper Band edo The Glitter Band taldeen gisara, bai eta rocka edo psikodelia ere, gitarra-joaldi melodikoz eta pop distiratsuz lotuak”.

Diskoa hemen entzun dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button