MUSIKA

Karlos Osinaga eta Giorgio Bassmatti musikaz solastuko dira

Gaztemaniak! Solasaldiak-ek musika munduan eskarmentu handia duten pertsonen eta pop eta rock musikaren alderdi desberdinak ezagutu nahi dituzten pertsonen arteko topalekua izan nahi du. Sormen prozesua, interpretazioa, alderdi teknikoak, soinu euskarri berriak, teknologia berrien bidezko sustapena, eta hain aldakorra den musika munduan trebetasunez moldatzeko trikimailuak izango dira saio horien ardatz nagusiak. Solasaldietan euskara eta gaztelania erabiliko dira txandaka, eta entzuleek bat zein bestea erabili ahal izango dute.

Karlos Osinaga, musikaria, Lisabö taldearen eta Anariren eta beste talde batzuen ohiko gitarra-jotzailea. Azken bolada honetan, rock taldeek gehien eskatzen duten produktoreetako bat da. Autogestioaren defendatzaile sutsua da musika munduan.

Giorgio Basmatti, berriz, musikari donostiarra, blogari gogotsua musika kritikaria eta gizarte sareetan aditua. Oso ezaguna da musika munduari buruz duen ikuspegi interesgarriagatik, eta bere interbentzioei ematen dien ukitu ausart eta umoretsuagatik.

Solasaldira bertaratzeko azaroaren 3a baino lehen izena eman beharko da, mezu elektronikoa bidaliz.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button