BESTELAKOAK

Emakume eskalatzaileak protagonista EHUko jardunaldietan

Azaroaren 18tik 20ra bitartean, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean, Literatura, zinema eta mendiaren V. jardunaldiak eta III. Mendikultur Symposiuma egingo dira, Bilbao Mendi Film jaialdiaren jardueren barruan.

2014ko edizio honetan generoaren arloaren gainean egingo da berba, eta horretarako  emakumeek mendiaren munduan duten zeregina eta emakumeok eskaladaren, goi-mendizaletasunaren eta mendiko bestelako kiroletan integra daitezen erraztu beharreko bideak eta zereginak aztertuko dira, gure gizarte eta kultur testuinguruan.

Jardunaldiak arratsaldez egingo dira, eta filmen proiekzioarekin batera, hitzaldiak eta eztabaidak tartekatuko dira. III. Mendikultur Symposiuma, ordea, eduki akademikoagoa izanik, ostegunarekin hasiko da, azaroak 19, 9:30etatik 18:00etara.

Gau hasiko dira saioak, Emakume eskalatzaileak argazki-erreportajearen aurkezpenarekin eta Miren Amurizaren bertsoekin. Argazki erakusketa, EHUren Arabako campuseko Letren Fakultatean izango da ikusgai, azaroaren 10tik 21era bitartean.

Egun honetako saioetan, High Tension, Dragon’s Back Race, eta Aztarnak filmak proiektatuko dira, eta Mendizaletasuna, literatura eta fi lologia: Petrarca eta Mont-Ventoux-eko igoera (Familiares IV, 1) bezalako hitzaldiak ere bai.

Baian bada gehiago. Hemen duzue programazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button