MUSIKA

Bilboko “Satelite T” aretoak iraileko egitaraua iragarri du

Iragan igandean hasi zuen Deustu auzoan dagoen Satelite T areto rock zaleak hil honetako programazioa Imperial State Electris talde suediarraren kontzertuarekin. Iraileko bigarren kontzertua, halaber, gaur bertan egingo da Homenaje a Burning izenburupean. Hala, gau partean, Burning rock talde espainiar klasikoaren moldaketak entzungo dira.

Asteburu honetan beste bi emanaldi izango dira: larunbatean, Joe Crepusculo (Bartzelona, pop elektronikoa) eta igandean, Zodiacs (Bilbo, power pop).

Iraileko egitaraua ondoko kontzertuekin osatuko da: hilaren 15ean, Sumision City Blues (Gasteiz) eta Villapellejos (Bilbo); 17an, The Outside Hours (Bartzelona); 20an, MFC Chicken (Britainia Handia); 23an, The Allnighters (Gasteiz); 24an, The Ramonas (Britainia Handia); 27an, Raygun Cowboys (Kanada); 28an, Chelsea (Britainia Handia); eta, azkenik, 30ean, Tav Falco’s Panther Burns (AEB).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button