BESTELAKOAK

Euskal sortzaileen arteko I. Topaketak Azpeitian

Durangoko Azokan urtero izaten den Ahotsenea Sortzaileen Guneak euskal sortzaileen arteko I. Topaketak atondu ditu uztailaren 2an eta 3an, eta  gogoeta trukerako gunea izatea du xede: “Euskal sortzaileok elkar ezagutu, euskal sorkuntzaren egungo egoera elkarrekin aztertu eta balizko irtenbideak proposatzea”.

Euskaraz sortzen duen orok ateak irekita izango ditu Azpeitian: Idazleak, musikariak, aktoreak, bertsolariak, gidoilariak, zuzendariak, dantzariak, margolariak, eskulturagileak, irudigileak, eta abar. Hala, parte hartzeko nahikoa da izena ematea e-posta bidez helbide honetan.

Egitarauari dagokionez, lehendabiziko egunean, uztailak 2, eta 10:00etatik 14:00etara, solasaldia izango da ondoko gaiaren inguruan: Egungo egoeraren diagnosia nork bere kultura adierazpidetik, norberak bizitakoak. Bazkariaren ostean, 16:00etatik 19:00etara, goizeko solasaldiaren jarraipena egingo dute, eta 19:30ean, azkenik, Askarako zikloaren 2. mahai ingurua egingo dute: Zergatik ez da ikusgarria euskal kultura hedabideetan?.

Bigarren egunaren harira, uztailak 2, 10:00etatik 14:00etara azken solasaldia izango da, 10:00etatik 14:00etara: Sortzaileok geure burua antolatu genezake?.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button