ARTEA

Iñaki Epelderen lanak ikusgai Tolosako GKO galerian

Iñaki Epelde pintore tolosarra 2013ko martxoan hil zen, 55 urte zituela. Orain, bere margolanekin osatutako erakusketa ikus daiteke bere herriko GKO Gallery-n, urriaren 10era bitarte.

Bere lanetan esentzia naturalena bilatu zuen, primitiboa, trazu biluzia, eta lan guztiak umiltasunez  burutu zituen; halere, umiltasun horretatik sortutako lanak handiak ziren. Bide berriak bilatzeko beti irrikan, biluztasun kontzeptuala maite zuen.

Epelde pintura irakaslea izan zen Tolosako kultur etxean, Filosofia ikasi zuen, eta sarritan erakutsi zuen bere obra. Kartelak eta muralak ere egin zituen, eskultura baztertu barik. Eszenografiak ere egin zituen antzerkietarako.

1979an hasi zen erakusketak egiten, eta harrezkeroztik hainbat egin zituen, banakakoak eta taldekakoak; esaterako, 2001ean, Donostiako Ekian galerian Gabonetako erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button