MUSIKA

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 29. edizioan izena emateko epea iragarri dute

Lehiaketan izena eman nahi duten taldeek apirilaren 3tik maiatzaren 15era bitarteko epea dute, eta Bilboko Udalaren webgunearen bidez egin beharko dute: www.bilbao.eus/bilborock.

Europa osoko bandentzako ekimena da lehiaketa, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeentzat, hain justu. Halere, kide bi edo gehiago dauden taldeetan, batek 35 urtetik gora izan dezake.

Ohikoa denez, hiru kategoria daude: Pop Rock, Metala eta Elektronika eta beste joerak.

Bandek online eman beharko dute izena, formulario bat betez, bai eta ondokoak erantsiz ere: 3 kanta mp3, ogg edo wma formatuan; argazki bat jpg, bmp edo png formatuan; eta taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan.

Taldeek baldintza hauek bete beharko dituzte: “Disko bi baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko batekin; Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana; eta, azkenik, jatorrizko gaiak aurkeztea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button