MUSIKA

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 28. edizioko taldeak

Bilboko Udalak aukeratu ditu dagoeneko Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako 28. edizioan parte hartuko duten 38 taldeak.

Aurten 626 taldek eman dute izena lehiaketan parte hartzeko eta horietarik 24 talde izango dira Pop-Rock modalitatean, 10 talde Metal atalean eta 4 Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalitatean. Taldeak hainbat lekutatik datoz: Euskadi, Frantzia, Madril, Bartzelona, Tarragona, Nafarroa, Leon, Cadiz, Malaga, Errioxa, Cuenca, Albacete, Alacant, Valentzia eta Zaragoza.

Bilboko Udalak Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa antolatzen du gazteen sorkuntza musikala, hasten ari diren taldeen eta bakarlarien musika laguntzeko eta horren zabalpena egiteko. Horretarako, talde irabazleentzako sariak dirua, instrumentuak, kontzertuetan jotzeko aukera eta zabalpena izaten dira, eta horretaz gain ikusleentzako opariak eta sormen-lan berriak ezagutzeko aukera ere badaude.

Udal lehiaketaren webgunean ikus eta entzun daitezke aukeratutako taldeak. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button