ESZENA

Tolosako Titirijai Jaialdia hastear

Tolosako Titirijai Jaialdia azaroko azken egunetan hasi eta abenduaren lehen egunetan amaituko da (azaroak 24-abenduak 4). Aurten 7 herrialdetako eta 4 autonomia erkidegotako 15 konpainia izango dira Gipuzkoako herrian, 15 ikuskizun dibertigarri eskaintzeko. Betiko lez, obra guztiak haur txikiei, gaztetxoei eta helduei zuzenduak izango dira, hortaz denetarik izango ikusgai, tailerrak barne.

Tolosan egingo diren saioez gain, Eibarren, Ordizian eta Paisaian  ere egongo da zer ikusi eta Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren edizio berri bat  ere egingo dute Bizkaiko udalerri horretan.

Titirijai Jaialdiaren barruan zer egongo den hobeto jakiteko (ordutegiak, non eta noiz) begiratu programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button