MUSIKA

Hamaika emanaldi ikusteko abagunea Bilborocken martxoan

Bilborockek martxorako atondu duen kultura-egitarau oparoari begiratuz gero, ziur gaude aretoa behin baino gehiagotan beteko dela. Hala, martxoaren 6an, Benito Kamelasek kontzertua eskainiko du 21:30ean. Hilaren 7an eta 11n antzerkia hartuko du Bilboko aretoak, El Beso Teatro konpainiaren Conviviendo con el caos eta Plataforma Tiranteren La 52, hurrenez hurren.

Martxoaren bigarren asteburuan musika itzuliko da: hilaren 12an Mama Ladilla eta Mapamundis; eta 13an, berriz, El Hombre del Tiempo. Asteburu hori antzerkiarekin amaituko da: Tejido Abierto – Tejido Beckett antzezlana (Jorge Eines zuzendaria eta dramaturgoa).

Hirugarren asteburua ere dezibelioz beteko da Bilborock: hilak 19, Narco eta Amargor; hilak 20, Hiverland, Atland eta beste hirugarren bat; eta hilak 21, Senegaleko Abdou Guitte Seck (MBalax). Era berean, hilaren 23 eta 24an Bilbomusika ekimena izango da.

Hilaren 25ean, baina, Bilborockeko egitaraua Bizkaiko Campusetik igaroko da. Bertan, Audiencen kontzertua izango da 20:00etan.

Hilabetea ipuin kontalariekin amaituko da: 28an A la luz de las velas, Begoña Gomezen ekoipuinak 18:30ean, eta 20:00etan Carles Garcia kontalaria: ¡Vete al diablo!. Cuentos de demonios, tontos y otros seres ingenuos. Azkenik, hilaren 30ean Bilbao OPENCities Ciudad Abierta kantu lehiaketaren sari-banaketa egingo da.

Bilborockek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button