BESTELAKOAK

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 50. zenbakia eta literatur aldizkarien erakusketa Bilbon

Ekitaldian Adolfo Arejitak, Labayru Ikastegiko zuzendariak, gogoratu zuen aldizkaria hutsune bat betetzeko sortu zela 1981ean, eta Idatz & Mintz sorkuntza berriari begira zabaldutako atea izan zela. Begoña Muruaga Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendariak eta Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara zinegotziak ere parte hartu zuten ekitaldian.

Igone Etxebarriak 50. zenbakia aurkeztu zuen. Aurreko zenbaki guztietan parte hartu duten idazleei konbita egin zaie ale honetan parte hartzeko, horregatik normalean baino idazlan gehiago dauzka zenbaki honek. Aldi baten kolaboratu zuten batzuk oraingoan ere etorri dira konbiteari erantzuten.

Guztira 25 idazlan daude, gehi aurkibideak. Ale honek separata gehigarria dauka, Jean Cocteau eta Maurice Rostanden Les Bucoliques basques. Jatorrizko testua frantsesez idatzia da, eta halan dago liburutxoan, ondoan euskarazko eta erdarazko itzulpenak datoz, Felipe Juaristik eginda.

Aldizkarien erakusketa ere zabaldu da. Erakusketan multzo handi bi dagoz. Alde batetik Idatz & Mintz aldizkaria bera osorik, zenbaki eta separata guztiekin eta bestetik euskal literaturarekin lotura eduki duten aldizkarien ibilbidea. XIX. mende amaieratik hasi eta gaur arteko ikuspegi orokorra ematen da, Euskal Erria, Ibaizabal, Euskalzale aldizkariak tarteko direlarik.
Erakusketa zabalik egongo da urtarrilaren 9ra arte museoaren ohiko ordutegian.

Ikeder-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button