MUSIKA

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Bilbao Hiriko Pop-Rock lehiaketaren 31. edizioan izena emateko epea gaur, apirilaren 1ean, hasi da. Lehiaketa honen bidez talde gazte ez-profesionalen lana eta beraien talentua sustatu nahi dira. Modu berean, estatuko eta nazioarteko beste talde batzuekin agertokian egoteko aukera ematen zaie. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako talde eta bakarlarientzat da lehiaketa.

Lehiaketak hiru modalitate dauzka: urban, metal eta pop-rock. Haietako bakoitzean hiru sari emango dira: 4.000 euro irabazlearentzat, 2.000 euro bigarrenarentzat, eta 1.300 euro hirugarrenarentzat. Gainera, epaimahaiak 1.000 euro emango dizkio Bizkaiko talde edo bakarlaririk onenari.

Sari ekonomikoez gain, Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketak beste sari batzuk emango ditu, eta pilo bat dira: : Bilbao Hiria saria, Emakumeak musikan sustatu eta ahalduntzeko saria, Aste Nagusia saria, Azkena Rock Festival saria, Resurrection Fest saria, Letamina saria, eta abar.

Izena eman nahi duten taldeek webgune honetan aurkez dezakete euren proposamena, gaurtik, apirilaren 1etik maiatzaren 5era.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button