MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” ostiral honetan hasiko da

Bilbao Distrito Jazz programaren hemeretzigarren edizioa da aurtengoa, eta bere helburua zehatza da: nazio eta nazioarte mailan erreferentziazkoak diren artistekin eta jazzean etorkizun handia dutenekin, auzoetara formatu txikiko doako kontzertuak hurbiltzea.

Aurtengo programazioak sei emanaldi bilduko ditu martxoaren 23ra bitarte. Parte hartuko duten artistak honakoak izango dira: Voro García Quartet, Albert Sanz & Javier Colina, S.O.S. Travelling Van, Dimitry Baevsky Quartet, Eva Romero & Ramón Cardo eta Aritza Castro Quartet taldea.

Programazioa ostiral honetan, otsailaren 16an, hasiko da, Errekaldeko Udaltegian, Voro Garcia Quartet-ekin. Voro Garcia Valentziako tronpeta joleak goi mailako laukotea aurkeztuko du. Otsailaren 23an izango da hurrengo kontzertua, Sarrikoko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan. Han, Albert Sanz & Javier Colinaren emanaldia izango da. Hainbat urtez elkarrekin jotzen aritu ondoren Na Carreira proiektua aurkeztuko dute.

Martxoko lehenengo ostiralean, 2an, Otxarkoagako Udaltegiak S.O.S Travelling Van taldearen ikuskizuna jasoko du. Felix Rossy tronpeta jole katalan gaztea, Jaume Llombart (gitarra), Carlos López (bateria) eta Jordi Matas (baxua) bertan izango dira.
Martxoaren 9an, New Yorketik Dmitry Baevsky saxofoi jole errusiarra helduko da Bilbora, San Petersburgeko, Kontserbatorioan aritzen den Gennady Goldstein maisuarekin.
Martxoaren 16an, Aritza Castro Quartet taldea izango da protagonista. Aritza Castrok (bateria jotzailea), Roberto Nievak (saxo altua), David Ruizek (kontrabaxua) eta teklatuekin aritzen den Juan Sebastián Barratxinak osatzen dute taldea.
Martxoaren 23an, Bilbao Distrito Jazz ekimenaren ateak itxiko dira Eva Romero & Ramon Cardo Trío taldearekin. Billie Holidayri eskainitako omenaldi berezia izango da kontzertua.

Kontzertuak udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian, Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan izango dira, besteak beste. Emanaldiak 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button