IKUS-ENTZUN

Bihar hasiko da Iruñeako Emakume eta Zinema Nazioarteko Mostra

Aste osoan emakumeek egindako pelikulak ikusi ahal izango dira eta haien zuzendariak zein bestelako adituak egongo dira. Juana Maciasek bere Planes para mañana filma aurkeztuko du eta Amelia Sainz, soziologoa eta Ekialdeko Asia ikasketetan irakasleak, She, a Chinese pelikularen inguruan hitz egingo du, besteak beste.

Zinemaldiaren inaugurazioa bihar izango da 19:45etan Golem Baiona zinemetan Laura Maña zuzendariaren La vida empieza hoy filmaren estreinaldiarekin. Bertan zuzendaria eta filmaren protagonista, Pilar Bardem, egongo dira publikoarekin hitz egiteko.

Gainera, Golem zinemetan dokumentalak proiektatuko dituzte, guztiak emakumeen inguruan izango direlarik: Espainiar estatuan mugimendu feministak bultzatutako borrokak, menstruazioa edota Albaniako emakume nekazarien egoera.

Larunbatean, hilaren 12an, eta datorren ostiralean, 18an, Cortos en Femenino zikloaz gozatu ahal izango da Golem Baiona eta Golem Yamaguchin, 20:00etatik aurrera.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button