ARTEA

"Ekoizpen Artistikoa eta Artearen Teoria Feminista" izeneko ikastaroa Montehermoson

XX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren hasieran, artearen historialari feminista batzuk artistek egindako artelanen balio soziala, estetikoa eta artistikoa eraikitzeko erabili zuten kanona hasi ziren aztertzen. Azterketa horrek, hainbat artista eta artearen historiak baztertutako arte-lanak berreskuratzen laguntzeaz gain, artistek eta haien lanek artearen historiako orrialdeetan eremu artistiko garaikidean garatu zituzten ikerketen areagotzeari esker ireki zituen hausnarketa teorikoen bideak.

2008ko ekainean abiatutako ikastaroaren hirugarren deialdia izango da hau, non arte historialariek, haien ikerketak garatzeko orduan, aurre egin beharreko problematika teoriko eta politikoak adierazten dituzten.
Diziplina eta herrialde desberdinetatik datozen hizlariak arituko dira, eta horrela, artearen eremuko analisi feministetan sakontzeko aukera izango da, diziplina aniztasunak ematen duen aberastasunari esker.

Etorriko diren adituak Eli Bartra, Jackie Byars, Katy Deepwell, Anne M. Wagner, Annelaure Vernet, Hilary Robinson, Assumpta Bassas Vila, Juan Vicente Aliaga, María José González, Lourdes Méndez eta Xabier Arakistain izango dira.

Montehermoso Kulturuneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button