MUSIKA

“Infernu Fest” metal jaialdia egingo da Iruñean

Metal zaleentzako Infernu Fest jaialdia egingo dute asteburuan Iruñeko Zentral aretoan. Bi egunetan, ostiral eta larunbatean, zortzi talde igoko dira agertokira. Ostiralean, Vakumm, Legalize Murder, Childrain eta Hamlet; eta larunbatean berriz, Kudai, Rise To Fall, Avulsed eta Diabulus In Música. Jaialdia Infernu Tabernak ondu du, Zentral aretoaren eta Nafarcore-ren laguntzarekin.

Bihar joko duten taldeen harira, Vakumm bandak Gojira, Meshuggah, Napalm Death eta Pantera taldeen ondaretik edaten du, eta bere jarioan askotariko estiloen zertzeladak antzematen dira: trash, death, groove…

Legalize Murder Iruñeko banda da eta 1980ko hamarkadako eskola zaharreko thrash metal estiloa jorratzen du: “zuzenean zure aurpegira, heavy metal riffak eta ahots boteretsuak”.

Childrain, berriz, Gasteizen eratu den 2008an. Bere egitasmoan metal generoan bildutako hamaika estilo uztartzen dira, hastapenetako Metallica eta Lamb Of God taldearen diskoak, besteak beste. “Potentzia handiko sonoritate trinkoak 1990eko hamarkadako hardcore melodikotik hartutako amorruzko tarte azkarrekin nahasten dira”.

Madrilgo Hamlet talde oso ezaguna da gurean, makina bat aldiz jo baitu Euskal Herriko hainbat aretotan. Bihar, 2015ean argitaratutako La Ira diskoaren dela-eta abiatutako bigarren biraren baitan etorriko dira Iruñera.

Larunbatean, gogoratu jaialdiaren bigarren parte egingo dela talde hauekin: Kudai, Rise To Fall, Avulsed eta Diabulus In Música.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button