BERTSOTAN

Algortako Bertsolari Eskolaren ibilbidea telebistan

Algortako Bertsolari Eskola (ALBE) 1980. urtean sortu zen Uribe Kosta bertsozaletzeko asmoz. ALBEren ibilbideaz arituko dira larunbatean eta igandean, ETB1en, Jone Uria eta Unai Mendiburu bertako kideekin.

ALBEk ezin izan du 40. urteurrena nahi bezala ospatu, izan ere bertso-eskola guztientzat dira garai zailak izaten ari dira pandemiak ekarritakoak. Baina saioan bere ekinaldiak gogoratuko dituzte, asko baitira eskola horretan burutzen dituzten bertsoaren inguruko ekimenak: Bertso Maratoia, Bertso Jaialdi Mundiala edo Balkoitik Balkoirakoa dira saio esanguratsuenak, eta, horiez gain, Balendin Enbeita Bertsopaper Sariketa, ALBE Gala, ALBE Eguna edota ABRA Saria ere nabarmentzen dira.

Hortaz, azken urteotan antolatutako saioen irudi eta bertsoaldiak gogoratzeko aukera izango duzue asteburu honetako Hitzetik Hortzera saioan. Gogoratu, larunbatean 21:00etan, eta igandean 15:00etan, ETB1en; eta, nahi izanez gero, EITB Nahieran atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button