IKUS-ENTZUN

Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa hasiko da larunbatean

Azaroaren 14tik 21era, FICAB Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XV. edizioa egingo da. Jaialdiak 26 lan jasoko ditu, eta hiru sari nagusi banatuko ditu.

Jaialdiaren webgunean jasotzen denez, larunbateko eta igandeko emanaldiak Donostiako San Telmo museoan egingo dira, gainerakoak, berriz, Irunen: Amaia KZn eta CBAn. Sari banaketa ere Irunen egingo da, Oiasso Erromatar Museoan, azaroaren 21ean, 20:00etan. Hiru sari banatuko dira: Jaialdiko sari nagusia, Publikoaren sari berezia, eta Zientzia dibulgazioaren Arkeolan saria.

Asteburuko filmei dagokienez, ostiralean hauexek pantailaratuko dira: Medusaren baltsaren egiazko historia, Aigues Mortes eta San Luis erregearen gurutzadak eta Santa Sofia basilikaren erradiografia. Hirurak ekoizpen frantsesak.

Igandean, berriz, ondokoak aurkeztuko dira: Turfango misterioak eta Samotraziako Garaipena agerian. Lehenengoa film alemaniarra da, eta, bigarrena, ostera, frantziarra.

“Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, eta azpitituluak gaztelaniaz, Aigues Mortes eta Frantziako San Luis erregearen gurutzadak eta Samotraziako Garaipena agerian izan ezik, horien azpitituluak euskaraz izango baitira”.

Egitarau osoa: ficab.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button