LITERATURA

Literatura unibertsala itzultzeko lehiaketa

Literatura unibertsala euskarara itzultzeko lehiaketa abiarazi du EIZIE-k. Itzulpengintzan diharduten itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile eta hauek obra baterako edo gehiagotarako itzulpen-proiektuak aurkez ditzakete. Laginak aurkezteko epea uztailaren 8an amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

Interesaturik egonez gero jakin behar duzue 10 orrialdeko lagina aurkeztu behar dela euskaraz, lau kopiatan eta orri zenbakituetan, eta era berean itzulpena egiteko erabilitako jatorrizko liburuaren fotokopiak (10 orrialdeko laginari dagozkionak), lau kopiatan. Jatorrizko obraren bibliografi fitxa jatorrizko titulua, edizioa, urtea, eta abarrekin eta testua Internetetik jasoa baldin bada, helbide zehatza adierazi behar da.

Beste askotan bezala, ez da itzultzailearen izenik agerian jarriko, baina bai goiburu bat; itzultzailearen datuak gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira, eta horren azalean goiburu bera errepikatu. Hauek dira adierazi beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia ere sartu behar da gutun-azal horretan.

EIZIE elkartearen egoitzara bidali behar dira proiektuak (Zemoria 25, behea – 20013 Donostia).

Zeintzuk lan dira itzultzekoak, ordain sariak eta bestelako jakingarriak jasotzeko, eizie.org helbidean sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button