MUSIKA

Biarritzeko Big Festival abian da

Hilaren 11n hasi zen Biarritzeko Big Festival jaialdiaren egitaraua; programazioak igandera arte iraungo du. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, eta iazkoak baino lau egun gehiago iraungo du.

Emanaldiak hiru gunetan egingo dira (Iratiko erakustazokan, Aguilera estadioan eta Cote des Basquesen), eta 50 artista inguruk parte hartuko dute.

Egunik garrantzitsuena, halaber, ostirala izango da, hilak 17. Egun horretan, besteak beste, Zea Mays, Jeff Mills eta rock frantsesaren ikur Johnny Halliday-k parte hartuko dute. Artista klasiko horrek Rester Vivant lana berria aurkeztuko du.

Agertokietatik igaroko diren beste artista nabarmentzearren: Selah Sue, George Ezra, The Aveneger, Agoria, Synapson…

Informazio gehiago: bigfest.fr.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button