MUSIKA

Betunizer eta Triangulo de Amor Bizarro taldeak Donostian izango dira asteburuan

Bihar, Valentziako Betunizer taldeak Donostiako Le Bukowski Klubean joko du, Rukula talde gipuzkoarrarekin batera. Hirukoteak Enciende tu lomo (BCore, 2015) lana aurkeztuko du. Larunbatean, halaber, eta Egiako auzotik mugitu gabe, Dabadaba aretoan Triangulo de Amor Bizarro talde galiziarrak joko du. Laukoteak Salve discordia (Mushroom Pillow, 2016) izenburuko lana aurkeztuko du, taldearen laugarrena.

Betunizer talde nahiko ezaguna da gurean, hainbatetan jo baitu Euskal Herrian. Erritmo aldaketekin jositako post-hardcore dantzagarria jorratzen dute valentziarrek. Dagoeneko lau disko luze argitaratu dituzte eta ehunka zuzeneko eman.

Triangulo de Amor Bizarro, bestalde, kritika izugarri onak jaso dituen indie-rock taldea da, eta estatuko talde onenen artean kokatuta dago. Laukotearen soinuan zarata eta melodiak uztartzen dira, The Jesus and Mary Chain eta My Bloody Valentine une burrunbatsuak edo The Beach Boys melodia klasikoen nahasketaren bitartez. Latinoamerikan ere oso ezagunak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button