BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXIX. Sariketaren finalaurrekoak hasita daude

Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finalaurrekoak martxan daude, eta atzo bertan jokatu zen lehena.

Abadiñoko Errota Kultur Etxean izandako saio horretan Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeek abestu zuten, eta bietatik irabazlea Uribe Kosta taldea izan zen. Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak direnez, irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta beste taldea kanporatuta geratuko da.

Uribe Kosta taldeak, beraz, azaroaren 29an Bilboko BBK Salan jokatuko den finalerako txartela lortu du finalaurreko hori irabazita. Bertan, asteazkeneko finalaurrekoa irabazten duen taldearekin jokatuko du saioa. 17an, Lea Artiba eta Busturialdea neurtuko dira Gernikan.

Animo gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button