IKUS-ENTZUN

Gizarte Zinema Zikloa, Sopelan

Asteburu honetan estreinatuko da Gizarte Zinema Zikloa Kurtzio kultur etxean. Urtarriletik maiatzera bitartean, bost film emango dituzte, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. Emanaldiak larunbatetan egingo dira, 20:00etan.

Filmak ez dira nolanahikoak, izan ere, kalitateko filmak izango dira, Berlinale, Donostiako Zinemaldia edota Sundance zinema-jaialdietan saritutakoak izan direlako.

Pelikula guztietan, eta zikloaren izenari erreparatuta, hainbat herrialderen (Katalunia, Palestina, Etiopia, Europa eta abar) egoera politiko eta sozialak islatuko dira. Horrez gain,  elkartasuna, emakumearen egoera, justizia soziala eta bestelako gaiak izango dira bertan jorratzen direnak.

Fenix 11*23 (Joel Joan eta Sergi Lara), Katalunia hartzen du hizpide, eta urtarrilaren 23an ikusiko da. Horren ostean, otsailaren 20an, Le cochon de Gaza (Sylvain Estibal); martxoak 12, Difret (Zeresanay Berhane – Angelina Joli); apirilak 16, Miele (Valeria Golino); eta maiatzak 14, Le Capital (Costa Gavras) pantailaratuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button