BESTELAKOAK

“Irudiaren arkeologia”, Uruguaiko zine esperimentala

Gaur, urriak 23, Angela Lopez Ruiz uruguaiarrak Arqueología de la Imagen izeneko hitzaldia emango du gaur Bilbaoarte zentroan, 18:30ean. Montevideoko Arte Garaikideko Fundazioak burutu duen izen bereko ikerketaren metodologia eta bitartekoak berrikustea du xede berbaldiak.

Uruguayn 50eko hamarkadatik 70eko hamarkadaren azken urteetara bitarte eginiko zine esperimentala du ardatz ikerlan horrek, baita diziplina horrek bestelako esparruetan eta pentsamendu garaikidean izan duen eragina ere.

Ikerketa horren bitartez, gainera, Latinoamerikako herrialde horren memoria zinematografikoa ere berreskuratu nahi da, zinea ulertzeko modu ezberdinak bilduko dituen ikus-entzunezko produkzioa sortzeko asmoz.

Ikerlanaren abiapuntua Montevideoko CineArte SODRE-n 70eko hamarkadan izandako sutearen ondorioz galdutako artxiboetan du abiapuntua. Sute hori mugarria izan zen tokiko produkziorako, diktadurarekin batera, erakunde horrek antolatzen zuen Zine Dokumental eta Esperimentaldeko Jaialdia desagertu baitzen. Jaialdiak zine komertzialaren balio hegemonikoak irauli zituen eta Montevideo abangoardiaren esparruan kokatu.

Angela Lopez Ruiz Arte Bisualetan lizentziaduna da, eta Arte Garaikideko Fundazioaren Prestakuntza Iraunkorra eta Gurvich Museoaren Komunika Bisualeko Programa zuzentzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button