BERTSOTAN

Bertsolaria bere bakardadean: Miren Amuriza eta Unai Elizasu

Miren Amuriza eta Unai Elizasu arituko dira etzi, urriak 18, DOKA Donostiako Kafe Antzokian Bertsolaria bere bakardadean izeneko saioaren baitan. Ostegunekoa, hain zuzen ere, zortzigarren saioa izango da ekimena abiatu zenetik eta 20:00etan hasiko da.

Saio hauek ohikotasunetik at daude. Izan ere, bertsolari eta gai-jartzailea maila berean jarriko dira, esperimentazioaren esparruan murgiltzeko asmoz.

Donostiako Kafe Antzokiak ohar bidez jakinarazi duenez, saioa “ez da ohiko bertso saio bat izango, ezin da ohiko saio bat izan. Saiook, izango dute esperimentutik, laboratoriotik. Doka izango da prob(et)a leku. Hamar bertsolari pasako dira hamar hilabeteotan. Ez da saio onik izango denik bermatzen… ahalegina da ziurtatuko den gauza bakarra”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu