BESTELAKOAK

Black Market arte azoka izango da Tolosan

Ekainaren 1ean, Black Martek izeneko azoka artistikoa egingo dute Tolosako San Esteban auzoan.  Bertan askotariko objektuak salduko dituzte, hala nola, sortzaile ezberdinen lanak, marka berriak, surf taulak, eta bizikletak.

Horretaz gainera, zuzeneko musika entzuteko eta tatuaje artistak lanean ikusteko aukera izango da, besteak beste. Merkatua sortzaileentzako gunea da, euren lanak erakuts eta sal dezaten.

Azokako postuak eta karpa 10:00etan zabalduko da. Bisitariek askotariko produktu artistikoak eskuratu ahalko dituzte. Bazkaltzeko aukera ere izango da, eta gero, Maire Delaurek kontzertua emango du. Afariaren ostean, disko jartzaileak arituko dira. Horretaz gain, antolatzaileek dantzaldia ere ondu dute.

Azoka Box-A Arte Elkarteak antolatu du, eta hainbat erakundek parte hartuko dute, GKo Urban Art Sphere galeriak, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button