BERTSOTAN

Bertsokera klasikoaren erakustaldia Algortan

Algortako Bertsolari Eskolak Bihotza Gazte bertso saioa antolatu du, gaur, azaroaren 9an, Algortako AzebarrI Euskal Kultur Txokoan, 20:30ean hasita.

Bertsolari beteranoak izaten dira tradizio handiko bertso-saio honetako protagonistak. Oraingoan Juan Jose Eizmendi eta Xabier Zeberio izango dira bertsokera klasikoaren erakustaldia egingo dutenak.

Bertsoez gain, euskal doinuak ere tartekatuko dira saioan zehar Oxabiren lagunen eskutik. ALBEko gaztetxoek ere hartuko dute parte, bertsolariei puntuak eta gaiak jarriz. Sarrera librea da.

Informazio gehiago behar baduzue, jo ALBE webgunera

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button