BESTELAKOAK

Kaleko Ilusionismoa

Bilboko Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoetan Magia Topaketen zazpigarren edizioa gauzatuko da bihartik aurrera.
Topaketak zazpigarren ediziora heldu dira, eta harrera bikaina izan ohi dute ikus-entzuleen aldetik. Programak nazioartean ospe handia duten magoak hurbilduko ditu, Brando argentinarra eta, umeei zuzendutako magian erreferente nagusietakoa den Kayto madrildarra, besteak beste.

Inaugurazio ekitaldian, Dani D´Ortiz-en ikuskizuna egongo da. Dani D´Ortiz, hurbileko magia izenez ezagutzen den magia motako hoberenetakoa da nazioarte mailan, bere ikuskizuna jendearengandik hurbil, aurrez-aurre egiten du, eta ikus-entzuleek berarekin interaktuatzen dute. Sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte. 

Magiarekiko hitzorduan honako ilusionista hauek hartuko dute parte: Txagumagu, Brando, Circus, Miguelillo, Mago Sun, Kayto, Dani D´Ortiz eta, lehen aldiz, Silvana argentinarra. Ikuskizunak eszenatokietan txandakatuz joango dira, goizez eta arratsaldez, plaza horietan jende gehien egoten den orduekin bat etorriz.
Horrez gain, eta ohikoa denez, VII. Magia Topaketekin bat etorriz, beste bi magia ikastaro programatu dira, bat hastapenekoa eta bestea hobekuntzakoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button