BESTELAKOAK

Bizkaiko museoak, pil-pilean udan

Udan honetan era askotako jarduerak burutuko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetan, aretoetan eta ondare-tokietan, eta horretarako udako programa aurkeztu dute eskaintza zabala eta askotarikoarekin.

Udan garatuko diren jarduerak bisitaldi gidatuak, erakusketak, kontzertuak, umeentzako tailerrak, erakusketak eta doako sarrerak dira, eta Arrantzaleen Museo, Euskal Herria Museo, El Pobaleko Burdinola, Muñatonestarren gaztelu, La Encartada Fabrika-Museo, Txakolingune, Arrolako Oppidum, Ereñozarko gaztelu, Tribisburuko nekropoli, Santimamiñe, Omako Baso eta Ondare eta Rekalde Aretoaetan izango dira.

Gernika-Lumon kokatuta dagoen Euskal Herria Museoak Gernika, arbolaren kokalekua paratu du, eta bertan hiribilduaren historia birpasatzen du 1936tik 2016ra 16 museo eta agiritegiko materialak bilduz. Bilbon dagoen Arkeologi Museoan,  Museoa aztarnaz aztarna programa dago, bai eta Leizetako artea, arte garakidea aldi baterako erakusketa ere.
Bermeon dagoen Arrantzaleen Museoan, uztailaren 28an, Hidropitecos y Humanoides marinos hitzaldia antolatu da.

El Pobaleko Burdinolan, Muñatonestarren gazteluan, La Encartada Fabrika-Museoan udako tailer asko eskainiko dira umeentzat eta familientzat. Bakioko Txakolingunean Surf-kultura euskal kostaldean eta Surfaren hasierak Bakion erakusketak egingo dira udan zehar. Santimamiñeko kobak aurkitu zirenetik ehun urte bete direla ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat jarduera antolatu ditu.

Bilbora joanda, Ondare Aretoak  Bizkaiko boto-eskaintzak. Itsasoko  sinesmenak  erakutsiko du  uztailaren 23ra arte, eta Rekalde Aretoak udan umeentzako tailer asko antolatu ditu eta bere  geletan  ondoko erakusketa hauek ikus daitezke: Zaloa Ipiña artistaren Espacios ópticos expandidos eta José Ibarrolaren Cuestión de tiempo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button