BESTELAKOAK

“Isturitzetik Etiopian Barrena”, musika, literatura eta zinea hibridatzen Iruñean

Gaur, Isturitzetik Etiopian Barrena izenburuko ikuskizuna aurkeztuko du Montauk taldeko Beñat Goitia musikari gasteiztarrak, Iruñeko Katakrak gunean, 19:00etatik aurrera. Egitasmoa musika, literatura eta zinearen uztartze bat da. “Kantuak, hitzak eta irudia. Diziplina anitzeko kontzertu literario teatralizatua”.

Joxanton Artzeren Isturitzetik Tolosan Barrena eta Bernardo Atxagaren Etiopia lanetatik abiatu da Beñat Goitia literatur esparrua lantzeko. Musikan, bestalde, Adrian Puck DJ gasteiztarraren “elektronika gordinaren” laguntza izan du, “Amalur edo El mayorazgo de Basterretxe bezalako 1960ko hamarkadako filmetatik atera samplerrek osatuko dituzte denboran atzera eramango gaituzten programazioak”. Beñat halaber, akustiko arituko da gitarrarekin, giro intimoak zabaltzen.

Zine atalean, Aitor Zarzuelo lasartearrak ikusgarrirako propio zuzenduriko Desparadisua film laburra izango da ardatza, Ibon Esparzaren argazki-zuzendaritzarekin.

Beñatek iragarri duenez, “Isturitzetik Etiopiarako, des-paradisurako, deserturako, finean, heriotzarako bidaia egingo duen pertsonaia bederatzi zirkulutan zehar murgilduko da, azken eztanda jasan arte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button