BESTELAKOAK

Japoniako kultura hurbilago, Zornotzan

Mangamoreren hamargarren edizioa prest dute Zornotzan. Japoniako kultura eta manganimearen jaialdia urriaren 7tik 9ra izango da, eta bertan ehun jarduera baino gehiago egongo dira: tailerrak, musika emanaldiak, lehiaketak, bideo-jokoak, familientzat jarduerak, etab. 

Jaialdiaren barruan kontzertu bereziak programatu dira; esaterako urriaren 7an, Areatzako bandak Dragon Ball edo Heidi bezalako telesailetako soinuak haizatuko ditu. Valentziako abeslari Ruki Chanen kontzertu bat ere egongo da, bai eta Kamui samurái taldearen ikuskizuna ere. Momochi Minami Dj japoniarrak girotuko du larunbateko gaua eta Spicy Ramen dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du hango musikarekin bat egiteko.

Aisialdi elektronikoa ere antolatu da, bai eta Pokémon Go! bezalako jokoak ere. Gainera  Cosplay lehiaketa tradizionaletan jolasteko aukera ere egongo da larunbatean 18:00etan, eta karaokean igandean 17:00etan.

Mangamoreko edizio honetan youtubersak egongo dira fan meeting bitan. Folagor, milioi bat jarraitzaile baino gehiago dituena eta Sara Pecas, 400.000 jarraitzaile inguru dituena pozarren hartuko dituzte nerabeek.
Tailerrei begira, origami egiteko aukera izango da, Japoniako papiroflexia teknika, edo eta Japoniako enkoadernazioa, amigurumi edo makilaia. Eta bertako gastronomia ere ez da faltako. Denetarik eta gehiago!!!

Informazio guztia ondoko web orrian dago: www.mangamore.net  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button