BERTSOTAN

Bergara eta Donostian, “Gipuzkoa Bertsotan” ekimenaren azken saioak

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea amaitzear dago. Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio izango dira herrialde horretan. Gipuzkoa Bertsotan ekimena osatuko dutenak 84 bertsolari, 15 gai jartzaile, 18 epaile, eta 3 idazkari izango dira.

Bertsolari horiek guztiak bi multzotan banatuko dira eta multzo bakoitzean zazpi saio jokatuko dira. Multzo bakoitzeko zazpi saioak jokatu ondoren, multzo bakoitzean puntuazio altuena duten 17 bertsolariek eskuratuko dute irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela. Eta 34 bertsolari horiei dagoeneko sailkatuta dauden 14 bertsolariak batuko zaizkie.

Asteburu honetan emango zaio bukaera Gipuzkoa Bertsotan egitarauari Bergarako seminarioan, eta Donostiako Larratxo kultur etxean izango dira saioen bidez. Eli Pagola, Oier Iurramendi, Ane Zuazubiskar, Urko Arregi, Pello Basurto, eta Beñat Mujika bilduko dira Bergaran, eta Iñigo Mantzizidor, Iñaki Zelaia, Oier Etxeberria, Josu Ibarguren, Haizea Arana, eta Ane Beloki Donostiakoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button