MUSIKA

Pettik kontzertu “berezia” egingo du Donostian

“Kontzertua berezia izango da, taula gainean taldearekin jotzen gehien gozatzen dudan abestiak aukeratu ditudalako”, esan du Pettik, larunbatean, hilak 21, Donostiako Kursaalean, egingo duen kontzertuaren harira.

Emanaldian, Astirtitan lan berriko kantuak joko ditu, bai eta bere kantu kutunenak ere, lehen aipatu denez.

Horrekin batera, Berako musikariak taldetzarra osatu du kontzertu horretarako: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo eta Igor Telletxea (baxua eta bateria), Goseko Osoron (gitarra), Luis Mari Moreno Pirata (saxo), Txus Aranburu (teklatua) eta  Sr. No bandako Xabi Garre (gitarra).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button