MUSIKA

Sonic Trash taldeak single berria argitaratu du hirukote formatuan

Sonic Trash taldeak more koloreko biniloarekin fabrikatutako single berria plazaratu du hirukote formatuan, bi gitarra eta bateria. Grabazio berri hori, hain zuzen, bihar aurkeztuko dute Bilboko Deustu auzoan dagoen Satelite T aretoan. Sonic Trashekin batera, Niños Pájaro arituko da; banda horrek Nadie nos quería lana aurkeztuko du.

Sonic Trashek El Tigre estudioan grabatu du single berria, WAS taldeko Jon Aguirrezabalagaren gidaritzapean. Nahasketa Xabier Egiak egin du eta masterizazioa Victor García (Ultramarinos mastering) teknikari ezagunak, Katalunia aldean.

Diskoak bi kantu biltzen ditu: Oh si! eta Totem. Bigarren kantu hori taldearen bandcamp webgunean dago entzungarri: arabiar kutsuko gitarra surfzaleak bultzatzen du kantua, bateria basatiaren laguntzaz. Doinua entzun eta gero, talde gordinago ari da formatu berriarekin, eta poztu gara, biziki, kantutzarra baita Totem hori.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button