BESTELAKOAK

I. Maketa Lehiaketa antolatu du Bizkaiko Trikitixa Elkarteak

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak, I. Maketa Lehiaketa antolatu du trikitixa zein pandero talde berri zein beteranoei bultzada eman ahal izateko, gazte taldeak ezagutzera emateko, eta pixkanaka musika hori mundura plazaratzeko. Parte hartzaileek ekainaren 30a arte izango dute epea zabalik euren piezak Bizkaiko Trikitixa Elkartera bidaltzeko.

Edozein adin eta musika estiloko talde edo bakarlariak aurkeztu ahal izango dira, baina, derrigorrez, pieza guztietan trikitixa edota panderoa jo beharko dira. Aurkeztuko diren lanetan originaltasuna, musika tresna ezberdinen menperatzea, afinazioa eta kalitatea baloratuko dira.

Puntu gehien lortu dituen talde edo bakarlariarentzat  sari bakarra egongo da: Iurretako Txirula musika dendan gastatzeko 500 euroko bonoa eta 2015eko azaroan Getxon ospatuko den Nazioarteko Trikitixa Jaialdian jotzea. Irabazlea irailaren 7an emango da ezagutzera.

Informazio guztia Bizkaiko Trikitixa Elkartean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button