MUSIKA

White Hills talde estatubatuarrak Bilboko Kafe Antzokian joko du gaur

Dave W. eta Ego Sensation musikariek gidatutako White Hills bandak Stop mute defeat (Thrill Jockey) diskoa aurkeztuko du, 21:30ean. Estatubatuarrekin batera Purlple Vellocet arituko dira. Atzo, Tolosako Bonberenean izan ziren.

White Hills taldearen arabera, Stop mute defeat disko “newyorktarra” da, eta Martin Bisi teknikariak (Sonic Youth, Brian Eno, Afrika Bambaataa) nahastu du.

Hala, taldeak bere alde psikodelikoena abandonatu du, erritmoan oinarritutako doinuak egiteko: baxuarekin egindako loop-ak, gitarren sanplerrak…

Hori dela eta, taldekideen aburuz, Primal Scream talde britainiarraren Xtrmntr diskoarekin aldera daiteke. Horretaz gainera, Cabaret Voltaire proiektuaren lehenengo diskoetatik ere edaten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button