ESZENA

Arte Eszenikoen inguruko sortze prozesuak

Umore Azokaren egitarauan tartekatzen diren ikuskizunez gain, maiatzaren 17tik 20ra Leioara gerturatzen diren profesionalek, kaleko arteak eta arte eszenikoen inguruko sortze prozesuak jorratuko diren jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute.

Gaur egungo egoeraren ondorioz arte eszenikoen sektorean sortu den egonezina ezagutzeko aukera izango da bilduko diren profesionalen eskutik. Adituek (Miguel Angel Varela, Manel Vilanova, Sol Picó, Alex Diaz eta Andres Beladiez) arte eszenikoen inguruko balore-katearen prozesuen berri emango dute (trebakuntza, sorkuntza, ekoizpena, banaketa, emanaldiak eta nazioarteko hedapena).

Lehen saioari jarraipena emateko asmoarekin, hurrengo egunean arteen eremuan lanean diharduten Euskadiko konpainia, jaialdi eta feriak biltzen dituen Artekale Elkarteak, Euskadiko Kale Arteen Topaketa Profesionalen hamalaugarren edizioa ospatuko du.

Arte Eszenikoak: gaur egungo arazoak ezagutu eta aztertu eta, hauek izan dezaketen irtenbidek aztertzeko ere, Karolina Pacewicz, Poloniako FETA Jaialdiko zuzendariaren albokoa; Angus MacKechnie, Ingalaterrako Plataforms and Watch This Spaceren zuzendaria; Casper de Vries, Holandako Festival Spoffin & The Garden of Delightseko zuzendaria; Gabrielle Koch, Alemaniako Bremengo La Strada Festivaleko zuzendaria; Philipe Macret, Frantziako Amiensgo Jaialdia eta Pole Cirqueko zuzendaria eta Denis Lafaurie, Frantziako Alés hiriko Cratére Surface Jaialdiko zuzendaria ere bilduko dira jardunaldi batean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button