BERTSOTAN

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 28. edizioa ostiralean jokatu zen Iruñeko Kalekalde elkartean, eta bertan, Mikel Lasarte barañaindarrak hirugarren aldiz irabazi du.

Zortzi bertsolari gazte hartu zuten parte Eskolartekoan: Ainara Ieregi (Barañain), Manex Mailharin (Berriozar), Sarai Robles (Barañain), Mikel Lasarte (Barañain), Jokin Pinatxo (Bera), Maddalen Lopez (Lesaka), Joanes Illarregi (Leitza) eta Xabat Illaregi (Leitza).

Azkenean, aurreko bi urteotan egin duen moduan Lasartek jantzi zuen Nafarroako bertsolari gazteen txapela; Maddalen Lopez lesakarra bigarren sailkatua izan zen. Biek ordezkatuko dute Nafarroa ekainaren 21ean Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button