BESTELAKOAK

Ikus-entzunezko, musika, arte dramatiko eta dantzarako bekak

Bizkaiko Aldundiak 275.000 euro bideratuko ditu ikus-entzunezko, musika, arte dramatikoa, dantza eta kultur kudeaketako beketara. Laguntzen deialdia ere egingo da, musika, dantza, arte dramatikoa eta kultur kudeaketa modalitateetan, 2015. urterako.

Laguntza horien helburua “sormenaren interpretazio teknikak hedatzeari bultzada ematea da, arteen eta kulturaren arloan, Bizkaian”.  Esan bezala, aipaturiko bekak arte eszenikoen hainbat esparrutan jarduteko (antzerkia, musika eta dantza, hurrenez hurren), baita kultur kudeaketari dagokion prestakuntza eta ikerkuntzarako ere bideratuko dira. Era berean, ikastaroak, mintegiak edota eskola magistralak egiteko eskatu ahalko dira.

Komentatutako diru-laguntzez gain, 2015. ekitaldian, “Bizkaiko Lurralde Historikoko kultur elkarteen, kultur elkarteen federazioen eta kultur fundazio pribatuen funtzionamendu eta hobekuntza gastuak partzialki finantzatzeko foru diru-laguntzen deialdia egitea ere onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Kontseiluan, Sendotu izeneko programaren bidez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button