IKUS-ENTZUN

“On the Beach at Night Alone” filma pantailaratuko dute gaur Donostian

Hego Koreako On the Beach at Night Alone (Hong Sang-soo, 2017) filma pantailaratuko du gaur Donostiako Kresala zineklubak, Trueba aretoetan, 19:30ean. Iñaki Ortiz zine-kritikariak aurkeztuko du emanaldia.

Donostiako zineklubaren arabera, hauxe da filmaren sinopsia: gizon ezkondu batekin afera izan ostean, Younghee aktoreak denbora librea hartzea erabakiko du. Horretarako Hanburgora bidaiatuko du, baina bidaiak ez du maitasun-aferaren aztarnak ezabatuko.

Filma desamodioari buruzko gogoeta zehatza da, alkohol tantekin bustia. Malenkoniatsua eta emozioz betetakoa.

Harrera oso ona izan zuen filmak iaz. Hala, Kim Min-hee aktoreak Aktore Onenaren Zilarrezko Hartza Saria jaso zuen Berlingo Jaialdian. Gijongo Jaialdian ere aktore onenaren saria irabazi zuen.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button