MUSIKA

Zeidfest Gaztea jaialdia apirilean egingo da

Apirilaren 13an izango da Zeidfest Gaztea jaialdia Bizkaia Arenan, eta bertan Euskal Herriko eta kanpoko artista handiak ikusteko aukera izango da: Tanxugueiras, Gatibu, Izaro, Zoo… Aurten Gaztea irratian eta haren sareetan jaso ahal izango dituzue jaialdiaren inguruko esklusiba guztiak, azken orduko albisteak eta elkarrizketa interesgarriak.

Jaialdirako musikaren joera desberdinak batuko dira izen handiz beteriko kartelean, izan ere  “euskal proposamen ugariz gozatzeko aukera izango da, eta kanpoko artista entzutetsu eta oso interesgarriak ere bertaratuko dira”.

Artistetako batzuk aipatzearren, Izaro izango da bertan Cerodenero disko berria aurkezteko, Zoo valentziarrek ska-tik musika elektronikora bidaia egingo dute, eta Gatibu taldea ere hortik pasatuko da. Horiez gain, Bulego, Delaporte, Eire, Etxepe, Merina Gris, The Tyets, Lia Kali, Tatta, Euskoprincess, Sara Zozaya, Janus Lester, Fillas de Cassandra, edo Mutiko izango dira oholtza partekatuko duten beste artista batzuk.

Musikaz gain, janaria, azoka eta bestelako ikuskizun eta esperientziak ere ez dira faltako.

Diogun moduan, apirilaren 13an izango da Bizkaia Arena BEC!-en eta sarrerak eskuragarri daude webgune ofizialean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button