BESTELAKOAK

Denok gara etorkinak

XVII. Herrien Astea abiatuko dute Orereta-Errenterian azaroaren 20tik aurrera. Hainbat hitzaldi, dokumental emanaldi eta kontzertu antolatu dira aste honen kariaz. Kultura anitzeko astearen ekitaldiak Mikelazulon egingo dira.

“Europako estatu guztientzat etorkinak kontrolatu beharreko mehatxua dira. Etorkinak, erabili eta botatzeko merkantzia merke dira. Paperik gabekoak kanporatzeko kriminalizazioa eta pertsekuzioa, kontzentrazio eremuak, eguneroko bizitzaren itomena, eskubideen ukazio erabatekoa, beraien kulturarekiko mespretxua, etorkinen pertzepzio zitalaren eta etorkinen aurkako jarreraren sustapena. Beraiek dira krisiaren zamarik gogorrena jasaten ari direnak. Zapalkuntzaren katean, lehen kate-begi lotsagarriena”.

Azaroaren 20ean, 20:00etan, Andaluzia Zutik! hitzaldia egongo da. SAT-eko (Sindicato Andaluz de Trabajadores) idazkariak izango dira bertan euren borrokaz mintzatzen. Azaroaren 21ean ere, 19:30ean tertulia izango da Mikelazulon Zarautzeko Bidez bide elkartearen eskutik. Bertako eta etorkin jendeaz osatua dago, eta Gipuzkoan aritzen da aholkularitza lanetan, laguntza eta babes psikosoziala eskaintzen edota kooperazioaren alorrean proiektuetarako tailerrak atontzen.

Azaroaren 22an, 19:00etan, Qalbi (Nire Bihotza) laburmetraia pantailaratuko da. Palestinari buruzko beste ikuspegi bat ematen da lan horretan, baina horren inguruan ikusten eta entzuten ditugunak ikusi eta entzunda ere, Palestina maitasuna besterik ez da. Egun horretan ere, 22:30ean eta De Cyne Reina tabernan, Yemamah taldeak Brasilgo musikak zabalduko ditu.

Ostiralean, haurrekin tailerrak egingo dira,eta geroago, 22:30ean, Fabiana Boer kantariak Argentinako soinuak barreiatuko ditu.

Beste aldetik, Mozambike herriari buruzko argazki erakusketa dago ikusgai, azaroaren 11tik abenduaren 3ra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button